XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelakoa: Berak diñoanez, liburu au bere ardatzaren inguruan dabil eta irakurtea amaitzen danean barriro asteko gogoa emoten dau.

Sarritan irakurtekoa da ba, eta orrelan be ez da amaitzen bere estutasunen eta olerki-giroaren iturria.

Ospea: Idazle au bere eriotzea izan eta gero biurtu jaku ospetsu eta gaur aztertzailleak diñoenez XX gizaldiko eleberririk onenetarikoa da Sumendipean.

Lowry edatuna.

Idazle au aitatu ezkero, ezin isildu bere edatun izatea, bere alkool-zalekeria.

Zer-esan asko sortu dau izaera orrek.

Bere alkool-zalekeria bizitza guztiko gaitza izan zan, baiña or ez eban billatzen elerti-iturria edo etorria.

Asko edaten eban eta berak maite eban alkoolaren ondorena, irudimenaren bizitasuna zan, ortik etorten jakon ameslari-bizitzea.

Zergaitik sartu ete zan bide orretara?.

Iñoz ez da aurkitu erantzun argirik, baiña ba-dauko berak Edatetxean idazpurua daroan liburu bat, olerki-liburua.

Or agertzen dauz edateari buruz eritxi batxuk eta labur esaldi onetan iragarri leiz: Ez daukat beste lagunik, bildurra baiño.

HISTORIA Y VIDA aldizkaritik OLAZAR'tar Martin'ek euskeratua.

Janariei diegun maitasuna da danetan jatorrena.

(George Bernard Shaw).

Erriak itxaropenaren indarrez bizi dira batik-bat.

Iraultzen egitekoa, bere indarra galdu duten aspaldiko itxaropenen ordez, itxaropen berriak sortzea da.

(Gustavo Le Bon).